Amets Aranguren Iruñea, 1998
Ibil Bedi taldeko abeslarietako bat da. Ibai Osinagarekin batera taldearen hasieratik kantuen hitzak idazteko ardura izan du eta hirugarren disko honetan askoz garrantzitsuagoa izan da bere papera: ideiak, melodiak, ahotsa... Musikatik haragoko kultur ekimenetan ere hartu izan du parte, hala nola, Iruñeko LABA espazioan edo Iruinkokoa inauterian. Zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du azken urteotan, Argian edota Jakinen, besteak beste.