Miren Narbaiza Eibar, 1986
Nahiz kazetaria ikasketaz, musikari ematen dio bere denbora gehiena. Hastapenak Napoka Irian egin zituen. Ordutik estilo askotariko taldetan ibili da gitarra, teklatua, perkusioa eta ahotsa gehituz Dual Split, Joseba B. Lenoir, Perlak edo Drumkopters besteak beste. Ikus- entzunekoetarako musika sortu izan du, eta literaturatik edaten duten beste ekimen batzuetan ere murgilduta dabil, besteak beste Ipuina engainua da irakurketa dramatizatu musikatua Iban Zalduarekin, Popperra, afterra, utopia eta Kaixo, karis Danele Sarriugarterekin edota Pleibak bertso saio musikatuetan Miren Amurizarekin. Egun MICE da bere proiektu nagusia eta hiru lan ditu argitaratuak: MICE (2017, autoekoizpena), Zilar Printzak (2019, Erraia) eta Lautada (2022, Forbidden Colours). Joseba Baleztenarekin batera Gakobeltz Hit Faktoriaren sortzailea da, musika sortu, ekoitzi eta grabatzeko espazioa.