Ane Labaka

Bertsolaria eta idazlea da. Euskal Ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generoko Masterra Donostian eta Leioan, hurrenez hurren.

2019an Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (UEU) liburua koordinatu zuen Miren Artetxerekin batera, eta, 2021ean, Algara mutilatuak (Susa) saiakera argitaratu zuen, umorea ikergaitzat hartuta.

Ezpainetakoa (Erein, 2018; Erein, Peru Abarka saria) eta Murmur (Erein, 2024; Peru Abarka saria) helduentzako album ilustratuak eta Totototo (Elkar, 2021) haurrentzakoa ditu argitaratuta. Baita Erradikalak (Susa-EHAZE, 2022) antzerki-liburua, aurrez Beatriz Egizabal klownarekin egindako ikuskizunetan oinarritzen dena, eta Barraskiloek baino bat gehiago (Erein, 2023) gazteentzako eleberria ere.

2025ean bere lehen poema liburua argitaratu du: Hezur berriak (Susa).