Juan González Andrés Donostia/San Sebastián, 1977
Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 2019tik Donostia Zinemaldiko Komunikazio taldean ari da lanean eta 2022az geroztik Hautaketa Batzordeko kide da. Aurretik, kazetari lanak egin zituen Radio Nacional de Españan, Vasco Press eta France Presse agentzietan, eta Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkarietan. Azken komunikabide horietan eta 15 urte luzez, kultur informazioa eta zinema eta jazz jaialdien berri eman zuen, erreportaje, elkarrizketa, kronika eta kritika moduan. Zineman eta musikan espezializatua, argazkilari aritzen da Euskal Herriko rock jaialdi eta kontzertuetan. Caimán Cuadernos de cine, Rockdelux, Mondo Sonoro, Colección Nosferatu eta Donostia Zinemaldiko egunkariko kolaboratzailea. 2020an, Ulu Media audio-faktoria sortu zuen taldeko kide ere izan zen, eta EITBrentzat Artxipelagoa (2021) soinu-fikziozko saila, Harresi ikusezina / El muro invisible (2022) dokumentala eta Barruan gaude (2021-2022) elkarrizketa-podcasta zuzendu eta ekoitzi ditu.