Julen Apella Berriz, 1998
© Amaia Uzuriaga
Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak egin zituen unibertsitate berean.
2023an hasi zuen bere ibilbide literarioa, Postal bat desertuan (Balea zuria) poema- liburuarekin, Donostia Kultura Poesia Lehiaketa irabazi ostean. Hurrengo urtean Ondarroako Udalak antolaturiko Agustin Zubikarai saria eskuratu zuen, eta beka horren emaitza da bere lehen narratiba-lana: Sakelako bihotzak (Elkar)nobela, 2025ean argitaratua.