Fernando Navarro Granada, 1980
© Alfredo Arias
Espainiako zinema gidoilari emankorrenetako bat da Fernando Navarro. Besteak beste, Álex de la Iglesia, Isaki Lacuesta, Rodrigo Cortés, Paco Plaza eta Jaume Balagueró zinemagileekin lan egin du. Bi aldiz izendatu dute Goya sarietarako, Jatorrizko gidoi onenaren eta Egokitutako gidoi onenaren kategorietan.
Writers Guild of Americako kidea da eta Idazketa Sortzaileari buruzko tailerrak eman ditu Sirakusako Unibertsitatean eta Le Moyne Collegen, biak New Yorken. Kontakizunak eta artikuluak idatzi ditu MondoSonoro, Letras Libres, Cuadernos Hispanoamericanos edo Turia aldizkarietan, eta Radio3, ABC edo Cadena SER hedabideetan kolaboratu du, azken honetan Vuelo de brujas beldurrezko podcasta zuzendu eta aurkezten.
Malaventura (Impedimenta, 2022) kontakizun-liburuaren egilea da, Setenil 2022 Saria eta Vanity Fair by Openbank 2023 Literatura Sarietan Egile Berri Onenaren Saria irabazi zituena. Crisálida du lehen eleberria (Impedimenta, 2025).