Arantxa Urretabizkaia © P. Elzaburu

Idazle eta kazetaria da. Era guztietako hedabidetan egin du eta egiten ari da lan. Hedabide idatzien artean, Diario Vasco eta El Correo. Ikus-entzunezkoetan, Euskal Telebista, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi.

Idazle gisa, batez ere narratibagintzan da ezaguna. Hauek, lan ezagunenen artean: Zergatik Panpox (Hordago, 1979), Koaderno Gorria (Erein, 1998), 3 Mariak (Erein, 2010), Bidean ikasia (Pamiela, 2026) eta Azken etxea (Pamiela, 2022), guztiak gaztelerara eta beste hizkuntza batzuetara itzuliak. Bidean ikasiak eta Azken etxeak Euskadi Literatura Saria jaso zuten. Argitaratutako azken lana, Zahartzaroaren maparen bila.

Elkarrizketak