Aintzane Usandizaga Lasarte-Oria, 1988

Artearen Historia ikasi zuen eta kultur proiektu zein arte bitartekaritza lanetan aritu da.
Zomorrotu (2023,Elkar) eta Kabitu ezina (2019, Elkar) ipuin liburuak argitaratu ditu, baita haurrentzat idatzitako Ez duzu sinetsiko (Txalaparta, 2023) liburua eta bi album ilustratu ere: (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora (Pamiela, 2022) eta Etxe honetan (Pamiela, 2019).
Gidoilari aritu da ikus-entzunekoetan eta kolaborazioak egin ditu prentsan eta proiektu kolektiboetan, besteak beste, Berria egunkarian edo Tupust! komiki kolektibo feministan. Irakurle taldeak gidatzen ditu eta irakasle kolaboratzailea da Mondragon Unibertsitatean.