Alex Haro

Nova d 'Alcoi Musika Elkartean hasi zituen saxofoi ikasketak eta Gradu profesionala ere egin zuen ondoren, bertako kontserbatorioan, Unibertsitatean Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari zela. Goi-mailako ikasketak ere baditu Musikenen, Saxofoi Jazz espezialitatean, bai eta Masterra, Mikel Andueza eta Andrzej Olejniczakekin.

Gaztea izan arren, Bob Sands, Alejandro Mingot, Chris Kase eta beste musikari batzuekin lan egiteko aukera izan du. Josvi Muñoz (Revolver), Gere (Melendi), Miho Hazama edo Iñaki Urangarekin, besteak beste. Ilja Reijngoud, Francesc Capella, Miguel Blanco eta beste hainbat musikarirekin trebatzeko ere aukera izan du.

Interprete gisa egindako ibilbidean, kontzertuak eta proiektuak garatu ditu hainbat tokitan, eta zenbait ediziotan Heineken Jazzaldian parte hartu du, besteak beste, DOS, Reunion BigBand, Nacho Soto Experiment, Miho Hazama and Musikene BigBand, Voodoo Charms edo Kinkfolkekin.

Gaur egun, estilo desberdinetako (funka, jazza, jazz-fusioa, popa, rocka...).hainbat proiektu garatzen ari da.

Elkarrizketak