Mari Jose Olaziregi

Euskal Filologian doktore eta irakasle katedraduna UPV/EHUn. Estatu Batuetako eta Europako hainbat unibertsitatetan irakatsi du. Bere ikerlerroen artean, euskal literaturaren kritika eta historiografia, literaturaren soziologia, genero ikasketak eta memoria ikasketak aipa genitzake. Euskaltzain urgazlea da eta Center for Basque Studieseko literatura sailaren editorea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Idatzi dituen liburuen artean, Euskal eleberriaren historia (2001), Ramon Saizarbitoriaren unibertso literarioa (2002), eta Waking the Hedgehog. The Literary Universe of Bernardo Atxaga (2005) aipa genitzake. Editatu dituenen artean, berriz, An Anthology of Basque Short Stories (2004), Six Basque Poets (2007), Basque Literary History (2012) eta Kirmen Uribe: bizitza, fikzioa (Olaziregi & Elizalde, eds., 2020) eta Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua (Olaziregi & Elizalde, eds., 2022). MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa talde kontsolidatua zuzentzen du 2013tik.

Elkarrizketak