Aizpea Goenaga

Magisteritza eta antzerki ikasketak Antzertin burutu zituen. Madrilen eta New Yorken ikasten jarraitu zuen, aktore, dramatugia, gidoigintza eta zuzendaritza ikastaroak eginez. Antzerki Ikasketen Masterra ere egin zuen, euskaraz egindako lehen euskal antzerki profesionalari buruz. Ipurbeltz komiki aldizkaria zuzendu zuen. Aktore eta gidoilari bezala, ETB1en sorreran aritu zen, fikzioa euskaraz egiten. Bereziki antzerkia idazten du, eta bere hainbat antzezlan taularatu dira eta baita argitaratu ere. Antzerki egile izateaz gain, aktore, itzultzaile eta zuzendari lanetan ere ari da.

Bi film luze zuzendu ditu, baita film laburrak eta dokumentalak ere.

Hainbat sari jaso ditu, esate baterako, Paco Rabal Saria, Donostia Hiria Antzerki Saria, Serantes Antzerki Saria, Antzerki Laburra - Café Bilbao Saria, Toribio Alzaga-Euskaltzaindia Saria... Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izan zen. Baita Irungo Oiasso Erromatar Museoko koordinatzaile orokorra ere. FICAB Arkeologia Zinemaldiaren zuzendaria da. ESCAC zine eskolarekin elkarlanean ari da. Gora Teloia! antzerki gida idatzi eta antzerkia ikastetxeetan sustatzeko ahaleginetan ari da, beste hainbat proiekturen artean.

Elkarrizketak