Uxue Razquin

Kazetaritza ikasketak egin zituen Bilbon eta ondoren Literatur-Kazetaritza graduondokoa ikasi zuen Bartzelonan. Deia egunkarian egin zuen lan bi urtez kultura sailean, baita Ortzadar kultur gehigarrian ere. Horretaz gain, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedran ibili zen, emakume zientzialariei buruz artikuluak idazten Mujeres con Ciencia eta Zientzia Kaiera blogetan. Berrian irrati-kritikak idatzi ditu. Fnac-en liburu-saltzailea izandakoa eta irakurle amorratua. 2021etik Erein Argitaletxeko editorea da.

Elkarrizketak