Nerea Balda

Euskal Filologian ikasketak eta Itzulpengintza Masterra egin zituen EHUn eta, gaur egun, Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakaslea da Altsasu BHIn.

2019an argitaratu zuen Pamielak Atzerrian bere lehen eleberria, Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketa (2018) irabazi ondotik. 2022an, DardaraK poemategiak argia ikusi zuen Iruñeko Zerokotan elkarteari esker. Urte berean, Ramiro Pinilla eleberri laburren V. lehiaketa irabazi zuen, berriz ere, Azpimarrak eleberriarekin, eta 2023an argitaratu du Erein argitaletxeak. 2023an, halaber, Argako Erregina antzezlanaren itzulpena eman dio argitara Reikiavik argitaletxeak.

Beste poesia eta narrazio lan batzuk argitaratuak ditu han eta hemen, esaterako, 2018an Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketan narrazio eta poesia kategorietan lehen sariak jasotako lanak.

Elkarrizketak