Unai Iturriaga

Bertsolaria, idazlea eta gidoilaria. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta gidoilari aritu da telebista zein zinemarako. Hainbat komikiren gidoiak idatzi ditu: Udaberririk ankerrena eta Haur besoetakoa saga, Alex Sanvik ilustratuta; Diamanteak, urrea eta ikatza, Alfonso Zapicok marratzuta; eta Ni ez naiz Mikel Laboa, Harkaitz Canorekin idatzia eta Joseba Larratxek marraztuta. Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea ere bada 'Zugazart' izenpean.

Elkarrizketak