Joseba Larratxe 'Josevisky'

Komikigile eta ilustratzailea da. Aldizkarietan kolaborazioak egiten hasi zuen bere ibilbide profesionala, Donostian Arkitektura ikasketak egiten zituen garai berean. Umore-zintak zein komiki luzeak argitaratu ditu, hala nola Joana Maiz, Yurre Ugarte gidoilariarekin, Basolatik berri onik ez, albuma Asisko Urmenetarekin eta Ni ez naiz Mikel Laboa komikia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorekin. Ilustrazioak ere egiten ditu prentsarako eta gazte-literaturako zenbait zigilutarako.

Euskadi Literatura saria jaso berri du Literatur Lanaren Ilustrazio arloan, hain zuzen ere, Ni ez naiz Mikel Laboa komikian eginiko lanagatik.

Elkarrizketak