Castillo Suarez

Euskal Filologian lizentziaduna da eta toki-administrazioko euskara teknikaria ogibidez. Bere literatur lanari etorrita, batik bat poesia lanak idatzi ditu: orain arteko bere bildumarik osatuenak Irautera (2019, Elkar)eta Alaska (2023, Elkar) izan dira. Bestalde, hainbat hedabidetako kolaboratzailea izan da. Azkenaldian haur literaturan ere utzi ditu zenbait ale, horien artean Ebelina Mandarina (Erein, 2010). Literaturari buruzko blog bat dauka: Iparraldeko neska. Hainbat literatur sari eskuratu ditu eta bere testuetako batzuk zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, katalana, galegoa...). Euskaltzain osoa da 2022tik.

Elkarrizketak