Blanca Llum Bartzelona, 1986
Casserres eta Mallorca artean hazi zen. Itsasoaren eta mendiaren artean. Indian igaro zituen sukarrak eta hainbat aldiz bidaiatu zuen Marokora eta Latinoamerikara. Gizarte Lana eta Katalan Filologia ikasi zituen, eta Maurice Blanchoten Thomas l’Obscur-en eta Emmanuel Levinasen filosofiaren arteko harremanari buruzko lan batekin, Filosofia Garaikideko masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Katalunian, Madrilen, Galizian, Oviedon, Santanderren, Ukrainan, Txilen eta Argentinan errezitatu du. Hainbat antologiatan parte hartu du; tartean, hauetan: Pedra foguera (Documenta Balear, 2008), Quàntiques (UAB, 2008), Ningú no ens representa (Editorial Setzevents, 2011), Women Writers in Catalan (Raig Verd, 2017) o Decir mi nombre: una antología de poetas contemporáneas desde el entorno digital (Editorial Milenio, 2019). Hauek argitaratu ditu: La cabra que hi havia (Documenta Balear, 2009), Nosaltres i tu (Lleonard Muntaner, 2011), Homes i ocells (Club Editor, 2012), Visca! (Documenta Balear, 2012), Punyetera flor (LaBreu Edicions, 2014), Maripasoula: Crònica d’un viatge a la Guaiana francesa (Tushita Edicions, 2015), Aquest amor que no es u / Este amor que no es uno (Ultramarinos, 2018, Berta García-Faeten gaztelaniako itzulpena), Amor a la brega (Pagès Editors, 2018) eta La princesa sou Vós / La princesa sois Vos (Club Editor, 2022, Unai Velascoren gaztelaniako itzulpena). Arnau Ponsekin batera, Marguerite Durasen La Douleur (LaBreu Edicions, 2019) itzuli du eta, bakarrik, egile beraren Écrire (LaBreu Edicions, 2023). Àngel Guimeràren obra poetikoa (Editorial 1984, 2010), Víctor Catalàren ipuin guztiak (Club Editor, 2017-19) eta Mercè Rodoredak Anna Muriàri idatzitako gutunak (Club Editor, 2021) argitaratu ditu. Maria Aurèlia Capmanyren testu feministen antologia bat landu du (ARA Llibres, 2018). Aurten, Llegir petit i escriure sobre literatura i amor argitaratuko du Arcàdia argitaletxean. Literatura-eskolak eman ditu liburutegietan, testuak zuzentzen ditu, El Paíseko kulturako El Quadern atalean idazten du aldizka, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan egiten du Bartzelonako Zona Francan tutoretzapean dagoen etxebizitza batean. Horren guztiaren tartean, dena zeharkatuz, idazketa eta irakurketa daude. Bereiz eta batera. Elkarri entzuten.