Antonio Muñoz Molina

Kritikak egungo narratibaren balio sendoenetakotzat jotzen duen Antonio Muñoz Molinaren obran, kazetaritzak eta literaturak bat egiten dute, estilo soil, fin eta artifiziorik eta tonu malenkoniatsuarik gabeko idazkeran.

1984an, El Robinson urbano lehen liburua argitaratu zuen, Diario de Granada egunkarian agertutako bere artikuluen bilduma. Bere narrazio-lanak honako hauek hartzen ditu barne: Beatus Ille (1986), El invierno en Lisboa (1987), Beltenebros (1989), El jinete polaco (1991), Los misterios de Madrid (1992), El dueño del secreto (1994), Ardor guerrero (1995), Plenilunio (1997), Carlota Fainberg (2000), En ausencia de Blanca (2001), Ventanas de Manhattan (2004), El viento de la Luna (2006), Sefarad (2001), La noche de los tiempos (2009), Como la sombra que se viene (2014), Un andar solitario entre la gente (2018), Tus pasos en la escalera (2018).

Beste sariren askoren artean, Letren Asturiasko Printzea saria jaso du 2013an, eta 1995etik Real academia Españolako kide da.

Elkarrizketak