Luisa Etxenike

Honako eleberri hauen egilea da: Llevar (2023), Cruzar el agua, Aves del paraíso, Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave eta Efectos secundarios. Baita, La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzerki-lanenak; El arte de la pesca poema-liburua ere idatzi du eta hainbat kontakizun-bilduma. Canal Europa kultur gune digitaleko eta Un mundo de escritoras literatur jaialdiko zuzendaria da. Prentsa idatzian eta irratian kolaboratzen du, eta idazketa sortzaileari buruzko tailer bat zuzentzen du. 2007an, Frantziako gobernuak Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendapena eman zion.