Jacobo Bergareche

Idazketa eta fikziozko telesailen ekoizle eta gidoilari lanak uztartzen ditu. Besteak beste, Playas (2004) poema-liburua, Coma (2015) antzerki-lana, Aventuras en Bodytown (2017) haurrentzako liburuen bilduma, Estaciones de regreso (2019) saiakera autobiografikoa eta Los días perfectos (2021) eleberria idatzi ditu. Austinen bizi izan zen, Texasen, lau urtez. Bertan, Harry Ransom Center-eko zenbait idazleren korrespondentzia pribatua ikertu ahal izan zuen eta Los días perfectos ikerketa haren emaitzetako bat da.