Gioconda Belli

Ospe handiko poesia lanen egilea da eta horiengatik, Mariano Fiallos Gil Saria, Casa de las Américas Saria, Generacion del 27 Nazioarteko Saria eta Melilla Hiria Nazioarteko Saria jaso ditu. Bere lehen eleberria, La mujer habitada (1988), hamalau hizkuntzatara itzuli da arrakasta handiz, eta Liburu saltzaileek, Liburuzainek eta Editoreek Urteko Politika Eleberriari ematen dioten Saria, jaso du, baita, Alemaniako Arteen Akademiaren Anna Seghers Saria ere. Gioconda Bellik eleberri hauek ere idatzi ditu: Sofía de los presagios (1990), Waslala (1996), El pergamino de la seducción (2005), El infinito en la palma de la mano (2008), Liburutegi Laburraren Saria eta Sor Juana Inés de la Cruz Saria jaso zituena, eta El país de las mujeres (La Otra Orilla Saria, 2010). Halaber, El país bajo mi piel (2001) argitaratu du, sandinisten garaiko memoriak; Escándalo de miel (2011) poesia antologia eta haurrentzako bi ipuin: El taller de las mariposas (2004) eta El estrechado abrazo de la enredadera (2019).

Elkarrizketak