Elvira Mínguez 2026ko Literaktumen
Elvira Mínguez 2026ko Literaktum jaialdian.

Literaktum jaialdiak literatura beste hizkuntza eta diziplina batzuekin elkarrizketan jartzen du eta, literatura irakurleen eta sortzaileen arteko topagune da.


2026ko gaia: Bitxia.

Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak izan du gai nagusia jaialdiak.

Zer da, benetan, bitxia? Nork erabakitzen du zer den ohikoa eta zer geratzen den arautik kanpo? Gutxiengoen istorioak, ikusezin bihurtzen diren errealitateak eta identitateen arteko gatazkak izango dira hizpide. Araua zalantzan jartzen duen horretan ere bada zer entzun eta zer aurkitu. Begirada zabaldu, isilune horiek entzun eta beste baten mundura hurbiltzeko aukera ematen du literaturak. Gutxiengoen istorioak, ikusezin bihurtzen diren errealitateak eta identitateen arteko gatazkak izan dira hizpide bi astez Literaktumen.

Aurtengo gai nagusiaren harira Literaktumen izan dira: Joseba Sarrionandia, Elvira Mínguez, Lucía Solla Sobral, Nerea Pallares, Garazi Kamio, Fabio Neri, Ken Bugul eta Sergio del Molino.

Askotariko gaiak lantzen dituzten egileek ere aurkeztu dituzte beren lanak; besteak beste, Juan Gabriel Vásquezek, Jabier Muguruzak, Irati Jimenezek, Máximo Huertak eta Yasmina Rezak. Horiez gain, Uwe Wittstockek, Patricio Pronek, Itziar Ugartek, Manuel Vilasek, Madalena Matosok eta Llucia Ramisek euren sorkuntzen berri eman dute. Baita Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan saritutako Jon Gerediaga eta Nerea Arrien ere.

Jarduera horien artean, entzule kopuruari erreparatuz arrakastatsuak izan dira Juan Gabriel Vásquezen, Yasmina Rezaren eta Manuel Vilasen saioak eta baita Máximo Huertarekin Tomasene K.E.n izandako topaketa.

Beste jarduera ugari ere izan dira Literaktumen: Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen 85 Kopla emanaldia, Valle-Inclánen Sonata de otoñoren errezitaldia, Gabriel Aresti Mug(h)arri pieza eszenikoa, Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia, Dudak dakarrena lanaren egileen arteko elkarrizketa eta Kutxa Fundazioa Literatura sarietan saritutako Rio rojo antzezlanaren soinu performancea esaterako.

Bost erakusketa ere izan dira Literaktumen: Iraganeko eta gaurko euskal ilustrazioa eta Faillet ahizpei omenaldia, Aiete K.E.n; Itziar Lamuedraren, H Itz-en Poesia, oinarrizko bizi euskarria Intxaurrondo K.E.n; Dudak dakarrena Okendo K.E.n; eta Gure gailurretako historia marrazten, Ernest Lluch K.E.n.

Literaktum Txikiak ere parte-hartze esanguratsua izan du. Ipuin-kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren X. festa, ilustratzaileekin tailerrak eta, besteak beste, Pinotxoren abenturak gai izan duen Ilustrazio Lehiaketak osatu dute programa. Seigarren urtea du Ilustrazio Lehiaketak eta 242 marrazki aurkeztu dira.

Donostia Kulturak antolatuta, Literaktumek hurrengo erakundeak izan ditu bide lagun: Kutxa Fundazioa, Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa gobernuz kanpoko elkartea, Biblioteka Narodowa, Donostia Gazteria, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua, Förderverein Wiesbadener Literaturhaus Villa Clementine e.V., Gipuzkoako Liburu Denden Elkartea eta Mestiza Elkartea.

Oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez.

Datu nagusiak

  • 6.100 partehartzaile inguru.
  • 55 ekitaldi: hitzaldiak, mahai-inguruak, poesia irakurketa, errezitaldi musikatuak, irrati tailer bat, antzezlanak...
  • 5 erakusketa.

Klik bakarrean

Parte-hartzaileak

  • Julen Apella
  • Itziar Aranburu
  • Nerea Arrien
  • Ines Azpiazu
  • Ylenia Benito
  • Ken Bugul
  • Harkaitz Cano
  • Juan Carlos Etxeberria
  • Mitxel Ezquiaga
  • Jatou Fall
  • Teresa Flaño
  • Jon Ander Garcia
  • Jon Gerediaga
  • Juan González Andrés
  • Slawka Grabowska
  • Mónica Gracia
  • Olga Grande
  • Máximo Huerta
  • Ernesto Is
  • Arantxa Iturbe
  • Ander Izagirre
  • Karmele Jaio
  • Idoia Jauregi
  • Irati Jimenez
  • Garazi Kamio
  • Nerea Kortabitarte
  • Maite Larburu
  • Ańgel Marco
  • Inko Martín
  • Madalena Matoso
  • Xabier Mendiguren
  • Yolanda Mendiola
  • Elvira Mínguez
  • Sergio del Molino
  • Jabier Muguruza
  • Fabio Neri
  • Nerea Pallares
  • Patricio Pron
  • Llucia Ramis
  • Yasmina Reza
  • Beñat Sarasola
  • Joseba Sarrionandia
  • Lucía Solla
  • Itziar Ugarte
  • Juan Gabriel Vásquez
  • Manuel Vilas
  • Uwe Wittstock
  • Iban Zaldua
Joseba Sarrionandia & Yolanda Mendiola (Argazkia: Iñaki Rubio).
Joseba Sarrionandia & Yolanda Mendiola (Argazkia: © Iñaki Rubio).