Igone Mariezkurrena

Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985)

57_igone_mariezkurrena

Kazetaria eta antropologoa, Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterra, UPV-EHU & Hegoa Institutuan.

ETB1-erako gidoilari lanak beste hainbat hedabidetarako prentsa nahiz irrati kolaborazioekin uztartzen ditu egun, hala nola: Pikara, Argia, El Salto, 7K, ARA, Naiz Irratia, Planeta Futuro, Entzun!, Gaztezulo, eta Kikarakada ekimenean.

Komunikazio arduradun eta Community Manager gisa aritu da, euskalgintzan (Euskarabentura ekimena, 2019) eta kirol alorreko kazetaritzan (alpinismoan, 2014-2016) du eskarmentua. Liburugintzari dagokionean, Lumineszenteak / Luminiscentes (2021), Aho Bete Doinu: Musika eta Generoa (2017) argitaratu ditu.

Itzulpengintza lanak ere egin ditu, ACNUR Euskal Batzordearentzat: Autoras africanas en español (2017), eta Género, Comunicación y Construcción de la Paz en África: buscando acuerdos para encuadrar la realidad (2017) itzuliz.

Garapen bidean diren 20tik gora herrialdetan izan da Asian, Afrikan, Ertamerika nahiz Hego Amerikan, eta Maditerraneo Zentralean, lan proiektuek, nazioarteko lankidetza ekimenek, boluntariotzek edota proiektu pertsonalek eramanda.

X. Colombine Nazioarteko Kazetaritza Sarirako finalista (2021) izan da eta XXXIV. Fest. Int. de Cinema de Muntanya de Torelló (2016) -n ‘Premi Periodisme al Millor Treball a Internet’ ere jaso du. Baita, Argia Saria, “Prentsa idatzia” kategorian, Gaztezulo aldizkariko zuzendari gisa (2011) eta Rikardo Arregi Saria ere, 'Urteko kazetari gazte onena' kategorian (2011).

 

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura