Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da Irantzu Pastor, fotokazetaritza eta argazkigintza dokumentalean espezializatua. Graduondokoa du Gatazka armatu egoeretako komunikazioan, hau ere Bartzelonako Unibertsitatean.
Gaztezulo eta Argia aldizkarietan kolaboratzaile da eta horrez gain, El Salto, 7K, ARA, Info7 irratian edo Euskadi Irratian ere kolaboratu izan du.
Liburugintzan, Lumineszenteak / Luminiscentes (2021), Aho Bete Doinu: Musika eta Generoa (2017), Biladi Hadi. Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik (2011) argitaratu ditu. Oroimena eta Ametsak (2007) bere proiektua, muga baten bi aldeen inguruko gogoeta bat, Bartzelonako Unibertsitateak Sense Títol erakusketarako aukeratu zuen promozioko obra hoberenen artean eta ondoren Unibertsitateko Ondare Artistikoak bereganatu zuen lana.
Bartzelonako Unibertsitatearen Arte Ederren fakultatearen 35. urteurrenean antolatutako erakusketarako Denominació d’Origen: Col·lecció Belles Arts aukeratua izan zen proiektua (2014).
Honez gaian, gatazka egoeratan dauden herrialdeetan boluntariotza eta argazkilari lanak egin ditu, hala nola: Kolonbian (International Peace Observatory-ko kidea), Kurdistan, Grezia, Serbian, Palestinan edo Guatemalan adibidez.