Teresa Castro

Teresa Castro (Donostia, 1968)

53_teresa_castro

Emakumeen eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duen ARTibista, komikien, ilustrazioen, bineten eta zerrenda komikoen bidez. Emakumeak eta LGTBI+ pertsonak ikusarazteko eta ahalduntzeko proiektuak lantzen ditu, hainbat GKErentzat (Unescorentzat, adibidez) istorioen eta tailerren bidez. Etxea, Mugen Gainetik eta Gehitu, baita beste erakunde batzuentzat ere, hala nola Santa Coloma de Gramaneteko Udalarentzat edo Valladolideko Udalarentzat. Zenbait argitalpen koordinatu ditu LGTBI+ eta Lesbiana emakumeen errealitateak ikusarazteko. Tailerrak eman ditu, eta mahai- ingurutan eta hitzalditan parte hartu du komiki aretoetan eta hainbat unibertsitatetan, hala nola Valladolideko Unibertsitatean eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatean.

Komiki eta kartel sariak ere irabazi ditu; besteak beste, Gandiako V. Mostrat jaialdiko lehen komiki saria, 2021ean, eta Gaztela eta Leongo XIV. Komiki aretoko eta Mangako kartel lehiaketako lehen saria, 2019an. 2019an L.S.B. komikia, Ana ¡El lesbicómic! – Deluxe eta fanzin batzuk autoeditatu zituen. Gaur egun, hainbat komunikabidetan kolaboratzen jarraitzen du, Gehitu Magazine aldizkarian, Femiñetas egunkari feministan, eta 1 de cada 10, 20 minutos egukariko genero-aniztasunaren blogean esaterako. Gainera, podcast bat sortu du, Ilustrate, ilustraLES InOutRadio irratiaren barruan, irrati lesbikoa. Bertan, emakumeek sortutako komikiei eta haien sortzaileei ahotsa emango die, eta, gainera, tailerrak eta komiki-proiektuak egiten jarraitzen du.

Gehituko (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkartea) batzordekide eta lehendakari izan da 2014-2019 bitartean. Gaur egun erakunde horretan boluntario gisa lanean jarraitzeaz gain, beste LGTBI+ elkarte batzuekin ere lankidetzan aritzen da. Hala nola, Chiguitxs eta Palenciako Diversas en red elkarteekin.

 

Bideoa

Elkarrizketak

 

Web pertsonala

2023 © copyright
Donostia Kultura