Arkitekturan espezializatutako argazkilari profesionala. 2005. urteaz geroztik, estatuan eta nazioartean ospe handia duten arkitekto eta argitaletxeekin (liburuak, aldizkariak, blogak) egiten du lan. Hainbat sari jaso ditu argazki-lehiaketetan, eta arkitektura-erakusketa askotan parte hartu du, taldeka zein bakarka, Bartzelonan, Iruñean, Tokion, Los Angelesen, New Yorken, Londresen, etab. Ikus-entzunezkoen arloan ere egin ditu lanak.
Hainbat argazki liburu argitaratu ditu: Pedro Pegenaute personal, 2013an; Pegenaute Photovolumes 2013an ere bai; eta 2020an, Pamplona en casa. Azken hori 2021ean Kondestablearen Jauregian (Iruñea) egindako ikus-entzunezko erakusketaren harira argitaratu zen. Erakusketa horrek konfinamenduan lortutako argazkiak biltzen zituen, arkitektoek haiei buruz idatzitako hausnarketekin batera.
2016an Phaidon-en enkargua jaso zuen Wallpaper* City Guide Bilbao/San Sebastián gida ospetsuaren argazkiak egiteko. 2016an, Ipso Ediciones argitaletxearen enkargua jaso zuen, liburuen irudiak eta Baroja & Yo bildumaren webgunea elikatzeko.
Argazkia: Toni Sasal.