José Ignacio Agorreta

José Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963)

50_jose_ignacio_agorreta

Bakarka 30 erakusketa baino gehiago egin dituen margolaria da. Bere lanak bilduma publiko askotan aurki daitezke: Nafarroako Museoan, Iruñeako Udaletxeko Arte Garaikidearen bilduman, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Gustavo de Maeztu Museoan, Nafarroako Kutxaren fundazioan, Nafarroako Parlamentuan, Bartzelonako Agrupación Mutuan, Nafarroako ONCEren Fundazioan edota Bordeleko Association Culturel Quai des Chartrons elkartean.

Paula Etxeberriak honela definitu du Agorretaren estiloa Diario de Noticias egunkarian: “El tiempo pasa en su pintura pero sin dejar de fluir; Pasa, pero permanece. Como esas vivencias que inevitablemente no volverán, pero que habitan en un rincón esencial de nuestra memoria. Por eso, en sus cuadros nada se pierde. Al contrario, cada uno rescata lo que es digno y merecedor de ser rescatado”.

Berrian Alberto Barandiaranek hauxe zioen: “Jose Ignacio Agorreta pintorea, etxe abandonatuetako arrakaletatik barna, espazioen intimitateaz jabetu da, finezia handiz. Hautsez zikindutako leihoetatik sartzen den argierarekin, ilunari forma lapurtu dio. Tonu gris, horikara eta nabarrak lagun, inoiz bizitoki izandako guneen dekadentzia margotu du, sotil. Koadroek erakusten dituzten espazioak ez dira une jakin batean harrapatutako irudiak, ez di-da ateratako argazki baten erreprodukzio pertsonala edo begirada azkar baten kliska erraza. Denboraren etenik eza, hori da. Pausarik eza. Ateek edo leihoek mugatzen duten fokutik harago bizitza badoa, eta koadroaren atmosfera atzematen ahalegintzen den begi arretatsuari iruditzen zaio argia apaltzen hasiko dela halako batean, eta koadroa itzaltduz joango dela, itzalduz, erabat desagertu arte. Agorretak bizi isila irudikatu du gela huts hauetan: goiz arrunt bat; arratsalde aspergarri batek utzitako giroa; ezerezaren osteko lasaitasuna. Gerta zitekeenaren nostalgia irakurtzen da mihiseetan, iradokitzen diguna gauza hurbilenetan denborak utzitako arrastoan egon daitekeela gure memoria: pareta higatuan, aulki abandonatuan, leiho ondoko errezela urratuan, harri pilatan”.

 

Bideoa

2023 © copyright
Donostia Kultura