Joaquín Ciáurriz

Joaquín Ciáurriz (Iruña, 1959)

48_joaquin_ciaurriz

Aholkulari juridikoa eta editorea da. Gaztetatik Pio Barojaren figurak erakarri du eta bere liburuen lehen edizioak bildu ditu.

Pio Barojarekin eta bere familiarekin lotutako literatur jarduerak antolatu eta berauetan parte hartu izan du. 2016 eta 2017 urteetan, Baroja Bihotzean zikloa zuzendu zuen Nafar Ateneoa/Atenero Navarrorentzat. 2017tik 2019ra bitartean, Ipso Edicionesekin argitalpen-proiektu independentea eraman zuen aurrera, Baroja & Yo bilduma hain zuzen, 26 poltsiko-liburu biltzen dituena. Bertan, autore, irakasle eta irakurle adituek, autobiografiaren ikuspegitik, idazlearekin izandako harreman literarioa, bere obraren irakurketa gogokoenak eta bere literaturaren gaurkotasuna kontatzen dituzte. Bilduma hori oso aintzatetsia izan zen literaturaren eta kazetaritzaren munduan, bai originaltasunagatik eta baita parte hartu zuten egileen ospeagatik ere, besteak beste, Eduardo Mendoza, Soledad Puértolas, Luis A. de Villena, Bernardo Atxaga, Sergio del Molino, Jon Juaristi eta Raúl Guerra Garrido. Bilduma epilogo batekin amaitzen da, editoreak Barojari egindako gorazarre gisa.

2018ko irailean Erroman Espainiako Errege Akademiak antolatu zuen Los Baroja en Italia hitzaldi kolektiboaren koordinatzailea izan zen, eta bertan Pío Caro Barojak 1967an zuzendutako El País vasco de Pío Baroja dokumentalaren aurkezpena ere egin zuen.

Iruñean, 2018ko urrian, 'Nombrar mujeres en Pamplona' taldearekin batera, Espainian feminismoaren aurrekari izan zen Carmen Baroja Nessiren oroimenezko plaka jartzea sustatu zuen. 2021ean 'Pio Baroja e Italia'ri buruzko artikulu bat idatzi zuen Vislumbres de España, Italia e Iberoamérica, I, liburu kolektiboan, Espainiak Italian duen Enbaxadaren Kultur Bulegoak argitaratua. Pio Baroja jaio zela 150 urte bete direla eta, Baroja; literatur postalak / postales literarias Literaktum jaialdiaren baitan Ernest Lluch Kultur Etxean ikus daitekeen erakusketarako lanak koordinatu ditu.

 

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura