Don Inorrez ezizenarekin ari da azken urteotan baina Imanol Ubedak ibilbide luzea osatu du euskal musikan. Deabruak Teilatuetan rock taldean eman zituen lehen urratsak eta Bide Ertzean taldearekin ibilbide luzea bezain oparoa osatu zuen. Horretaz gain, Peiremans+ taldeko buruetako bat da, Gorka Urbizu kantariarekin batera.
2018ko udaberrian, Don Inorrezen estraineko diskoa plazaratu zuen: Mugiro bila. Power pop estilora lerrokatzen ziren disko hartako kantak.
2019ko udazkenean, new americana estilora hurbiltzen den single bat plazaratu zuten: Dardara hura. Lan horretako kanten hitzak Pello Lizarralderenak dira eta azala José Ignacio Agorreta margolariak osatua da.
Don Inorrezek disko berri bat aurkeztuko du udaberri honetan: Esku hutsik izenekoa. Julen Azpitarte musika adituaren esanetan, “Imanol Ubedak erosotasun-gunetik aldentzeko desio adoretsua agertu zuela idatzi nuen Don Inorrezen estreinako ahaleginaren harira. Bada, bigarren honetan guraria erabat gauzatu du, eremu deseroso bezain lasaigarriak zapalduz”.