Zuzendaria, zinema-ekoizlea, idazlea, ilustratzailea eta komikigilea eta kultura-kideatzailea da. Astero idazten du El Correon, eta Grupo Vocentoko beste egunkari batzuetan, kulturan, zineman eta komikian espezializatutako kazetari gisa 1994az geroztik. Zenbait argitalpenetan, zutabeak eta erreportajeak ere sinatu ditu.
Telesailak, bideoklipak, publizitate-iragarkiak, film laburrak eta telebistako programak zuzendu ditu. 2014an, M. A. Martinen iruditerian oinarritutako Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, eta hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne. 2019an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak eta Caminantes (Mediapro, Orange) sailaren zortzigarren kapitulua idatzi eta zuzendu zituen. 2020an The Mediapro Studiorentzat Encrucijada seriea zuzendu zuen. Antolaketa eta zuzendaritza lanak ere egiten ditu, besteak beste, GRAF, Comic Barcelona, Getxoko Komiki Azoka eta Tracking Bilbao jaialdi garrantsitzuetan, Bilboko AZ -La Alhóndiga edo Malagako La Termica kultur guneetan kolaboratzeaz gain. Komikigintzan hainbat erreferentzia argitaratu ditu, baita teoria zinematografikoari eta kontakizun edo zutabeei buruzko liburuak ere. Zinema eta komiki klaseak ematen ditu unibertsitateko ikastaroetan, ekitaldietan eta eskoletan. Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera, Arsénico P.C. eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen sortzailea da. Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa ere gidatzen du, beste dibulgazio-lan batzuren artean.