Zaragozakoa jaiotzez, Soledad Puértolasek Madril du bizilekua, Norvegian eta Estatu Batuetan bizi ondoren.
Idazle gisa El bandido doblemente armado eleberriarekin egin zen ezagun (Sésamo eleberri saria, 1979). Burdeos (1986), Todos mienten (1988), Queda la noche (1989ko Planeta Saria), Días del Arenal (1992) eta Si al atardecer llegara el mensajero (1995) nobelen egilea ere bada.
La vida oculta-rekin (1993) Anagrama Saiakera Saria irabazi zuen eta baita irakurleen eta kritikaren harrera bikaina jaso ere. 1999an, La rosa de plata argitaratu zuen, elezahar arturikoetan inspiratutako fabula eta bere ohiko gaietan erregistro aldaketa suposatu zuena. 2000. urtean, Adiós a las novias argitaratu zuen, egoera sentimental arruntetan arakatzen duten hogeita bat ipuin biltzen dituen lana. 2001ean, 1999an hildako amaren irudia ekarri zuen gogora, Con mi madre liburuan. Liburu autobiografiko horretan, amarekin izandako bizipenak eta harremanak berreraikitzen ditu. 2012an, Mi amor en vano eleberria argitaratu zuen, eta, ondoren, El fin (2015) eta Chicos y chicas (2016) ipuinak. Bere liburuak frantsesera, portugesera, italierara, alemanera eta ingelesera itzuli dira. Gainera, prentsan iritzi eta literatura-gaiei buruzko artikuluekin kolaboratu du.
2003an Aragoiko Letren Saria eman zioten, eta 2010ean Espainiako Errege Akademiako kide izendatu zuten.