El comensal da orain arte Gabriela Ybarrak argitaratu duen liburu bakarra. Eleberriak 2016ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Man Booker International 2018ko finalista izan zen eta ingelesera eta italierara ere itzuli dute. Gainera, istorioa zinemara egokitu du Ángeles González- Sinde zinema zuzendariak. Gaur egun, Ybarrak hainbat komunikabidetarako artikuluak idazten ditu eta bere bigarren eleberrian dihardu.
Argazkia: Ines Ybarra.