Donostian jaiotako idazlea. Cruzar el agua, Aves del paraíso, Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave, eta Efectos secundarios eleberrien idazlea da.
Antzerkian berriz, La herencia (Buero Vallejo Saria) Gernika es ahora eta La entrevista argitaratu ditu eta poesian, El arte de la pesca. Kontakizun hainbat bilduma ere eman ditu argitara.
Canal Europa kultur gune digitalaren eta Un mundo de escritoras jaialdiaren zuzendaria da. Prentsa idatziko eta irratiko hainbat hedabidetan parte hartu ohi du, eta sormenezko idazketaren tailer baten zuzendaria da. Frantziako gobernuak Caballero de la Orden de las Artes y las Letras izendatu du.