Katixa Agirre

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)

33_katixa_agirre_c_ainhoa_resano

Euskal idazlea da. Sua falta zaigu ipuin bildumarekin eman zion bultzada bere idazle lanari, 2007an. 2009an Habitat narrazio bilduma argitara eman zuen, Igartza bekaren laguntzaz. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu, esate baterako, Amaia Lapitz (2010, 2013, 2021) nobela sorta. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron, Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, nobela hori hainbat hizkuntzatara itzuli zen. 2018an Amek ez dute (Elkar) argitaratu zuen, zortzi hizkuntzatara itzuli dena eta zinemara adaptatzen ari dena egun. 2022ko udazkenean bere azken nobela plazaratu du, Berriz zentauro (Elkar), dagoeneko gaztelerazko eta katalanezko itzulpena izan duena. Ikus-entzunezko komunikazio saileko irakaslea da EHUn.

Argazkia: Ainhoa Resano.

 

Narrazioa

  • 2007 Sua falta zaigu
  • 2009 Habitat
  • 2010 Munduko sukaldaritza Euskal Herrian

 

Eleberria

  • 2015 Atertu arte itxaron
  • 2018 Amek ez dute idazten
  • 2022 Berriz zentauro

 

Haur eta gazte Literatura

  • 2007 Paularen seigarren atzamarra
  • 2009 Ez naiz sirena bat, eta zer?
  • 2010 Patzikuren problemak
  • 2010 Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia
  • 2013 Amaia Lapitz eta Kartagoko ermandade sekretua

 

Itzulpena

  • 2017 Los turistas desganados

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura