Héctor Abad Faciolince

Héctor Abad Faciolince (Medellín, 1958)

30_hector_abad_faciolince_c_ruven_afanador

Idazle, itzultzaile eta kazetaria, Hizkuntza eta Literatura Modernoak ikasi zituen Turingo Unibertsitatean. Kolonbiara itzultzean, 1987an, aita hil zuten paramilitarrek, eta berak heriotza-mehatxuak jaso zituen; horren ondoren, lehenik Espainia izan zuen bizi lekua eta gero Italia non bost urte eman zituen Veronako Unibertsitatean espainiera irakasten.

Oso ikuspegi pertsonaletik errealitatea eta fikzioa nahastuz, saiakera, itzulpen eta literatur kritikez gain, Hector Abadek honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Asuntos de un hidalgo disoluto (Alfaguara, 1994), Tratado de culinaria para mujeres tristes (Alfaguara, 1997), Fragmentos de amor furtivo (Alfaguara, 1998), Angosta (2003), El olvido que seremos (2006; Alfaguara, 2017), La Oculta (Alfaguara, 2015), Lo que fue presente (Alfaguara, 2020), Salvo mi corazón, todo está bien (Alfaguara, 2022). Hirugarren eleberriarekin, Basura (2000), Casa de Américako Narratiba Berritzailearn lehen saria irabazi zuen. Testamento involuntario (2011) poema liburua, Las formas de la pereza (2007) entsegu liburua eta Traiciones de la memoria (Alfaguara, 2009) narratibakoa ere argitaratu ditu.

Bere lanak hamabost hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte eta bi lan zinemara ere eraman dituzte: Angosta eta El olvido que seremos.

Argazkia: Ruven Afanador.

 

Eleberria

  • 1994 Asuntos de un hidalgo disoluto
  • 1998 Fragmentos de amor furtivo
  • 2000 Basura
  • 2004 Angosta
  • 2006 El olvido que seremos
  • 2008 El amanecer de un marido
  • 2014 La Oculta

 

Kontakizuna

  • 1991 Malos pensamientos
  • 2009 Traiciones de la memoria

 

Beste argitalpenak

  • 1996 Tratado de culinaria para mujeres tristes
  • 2002 Palabras sueltas
  • 2002 Oriente empieza en El Cairo
  • 2012 Testamento involuntario
  • 2018 Una bolita plateada
  • 2019 Lo que fue presente. Diarios (1985-2006)

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura