Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua (1971-1976), Zeruko Argia astekarian lan egin zuen (1976-1981). Euskal Telebistan garatu du ibilbide profesionala (1986- 2018), eguneroko albistegietan, nahiz zenbait saiotan (Hemen eta Munduan, Euskadi Zuzenean, Bertatik Bertara, Postdata...).
Kolaboratzaile izan da hainbat irrati eta aldizkaritan: Argia, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV, Ankulegi, Gaur egun, Berria-n eta Goierriko Hitza-n jarraitzen du.
Argitalpenak: Yoyes desde su ventana (1987) liburuan koordinatzaile. Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak bilduman hamabi ale. 36ko gerra Ormaiztegin (Eusko Ikaskuntza, 2012). Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari (Aleka bilduma, 2018). nanoGUNE, txikiaren xarma (CIC nanoGUNE, 2021).