Miren Gorrotxategi Azkune Itzulpengintzan lizentziatua eta Turismoan diplomatua da, eta egun euskara irakasle dihardu Bigarren Hezkuntzan. Atzerrian hainbat egonaldi egina, Parisko Sorbona unibertsitatean ere aritu izan da irakasle lanetan. Urola Kostako Hitzan kolaboratzaile izan da zenbait urtetan.
Augustin Zubikarai bekari esker 33 ezkil (Elkar) estreinako eleberria argitaratu zuen 2016an, 2020an zinemara egokitu zena Hil Kanpaiak izenpean. Bere bigarren eleberria ere beka baten ondotik etorri zen: 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatzi zuen Sotoan gordeak (Txalaparta), genero beltzeko eleberria hau ere. Lima (Elkar) eleberriarekin haur eta gazte literaturara jauzi egin du 2022an.
Argazkia: Alaitz Azkune.