Joanes Urkixo

Joanes Urkixo (Bilbo, 1955)

23_joanes_urkixo_2

Euskal Filologian lizentziatua da eta ia bizitza osoan jardun du idazle eginkizunetan.

Literaturaren arloan hogei liburutik gora argitaratuak ditu, horietatik asko haur eta gazteentzat, azken urteotan nagusientzako lanak idatzi baditu ere: Ekaitza Urrun, Orratza eta Kaltea. Zenbait literatur sari irabazi ditu eta egunkari eta argitalpen anitzekin kolaboratu du.

Gidoigile gisa ere ibilbide luzea du, mota guztietako formatutan lan egin duelarik: dokumentalak, entretenimenduzkoak, haurrentzakoak, publizitatea, korporatiboa, komikia... esperientziarik handiena fikzio arloan badu ere: film luzeak (Lasa eta Zabala, Querida Bamako, Hil kanpaiak), animazioa (Goomer, Supertramps, Nicolás la peli, Cristóbal Molón, Pailazokeriak), sitkomak (A Ze Parea, Flamingo Berria), animaziozko telesailak (Las Aventuras de Marcelino Pan y Vino, Fantaghiró, Nico, Tom, Tom II, eta Khudayana).

Epaimahaikide izan da hainbat sari eta deialditan, besteak beste hurrengo arloetan: antzerkian (Eusko Jaurlaritzaren laguntzak), ikus-entzunezkoetan (Bizkaiko Aldundiaren Lauaxeta saria), film luzeen ekoizpenetan (Eusko Jaurlaritzaren laguntzak), narrazio laburretan (BAO aldizkaria), haurrentzako literaturan (Bizkaidatz Txikia), book trailer programan (Galtzagorri)...

EHGEP Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteko kide fundatzailea, batzordekide eta presidente ohia (1998-99 eta 2013-2016).

SGAE egile eskubideen elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea da 2018tik.

 

Narrazioa

  • 1984 Elur gainean
  • 1991 Lurra deika
  • 2018 Ekaitza urrun

 

Poesia

  • 1990 Berbak legezko aiztoak

 

Haur eta gazte literatura

  • 1985 Patxi Trumoik letrak ikasi nahi ditu
  • 1986 Patxi eta txoriaren bahiketa
  • 1992 Shangai Tom espazioko zaindari
  • 1996 Bihotz ausarta
  • 1998 Thule
  • 1998 Zeruak erori zirenekoa
  • 2000 Lur izeneko oihana
  • 2003 Gerlari zuria
  • 2003 Argitxo Santageda egunean
  • 2003 Argitxo iratxoa
  • 2003 Argitxo eta Olentzero
  • 2003 Argitxo Sanjuanetan
  • 2005 Nerabeak eta beste munstro batzuk

 

Antzerkia

  • 1981 Eta beharbada ispilu beltz bat

 

Itzulpena

  • 1985 Richard II
  • 2016 SOS Lusitania
  • 2017 Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa
  • 2017 Hegoak Astinduz
  • 2017 Wounded
  • 2017 Inozoen errua

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura