Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia. Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi Literatura saria hiru bider Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker.
Nola gorde errautsa kolkoan poema-liburua Espainiako Poesia Sari Nazionalaren irabazle gertatu zen 2021ean.
Itzulpengintzan ere aritzen da. Besteak beste, Forugh Farrokhzad irandarraren edota Skolastique Mukasonga ruandarraren obrak ekarri ditu euskarara, baita haur eta gazte literaturako hainbat egileren lanak. Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria lortu du esparru horretan, bi aldiz. Nazioarteko topaketa ugaritan parte hartu ohi du eta euskaltzain osoa da.
Argazkia: Carlos Moreno.