Mireia Calafell poeta eta kultur ekoizlea da. Besteak beste, argitaratu ditu: Poètiques del cos (Amadeu Oller 2006 saria eta Anna Dodas 2007 saria), Costures (Josep Maria López Picó saria, 2009) , eta Tantes mudes (Benvingut Oliver 2013 saria eta Lletra d’Or katalaneraz argitaratu den libururik onena 2014an). Bere azken poema bilduma da Nosaltres, qui (LaBreu Edicions, 2020), berarekin Premi Mallorca de Poesia (2019) jaso du. Halaber AELC elkarteak banatzen dituen Premis Cavall Verd sarien baitan Josep Maria Llopart saria eman dio, 2020an argitaratu den poesia bildumarik onena izateagatik.
La Sullivan kultur ekoiztetxeko sortzaile eta kidea da. Bertan pentsamendurako eta kulturgintza egitasmoak lantzen ditu. Festival Poesia i més (2015-2016) eta Barcelona Poesia (2018-2021) jaialdietako ko-zuzendaria izan da. Nazioarteko jaialdi anitzetan gonbidatua izan da: Argentina, Egipto, Kanada, Luxemburg eta Italia, besteak beste.
Argazkia: Pep Guerrero.