Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi zuen EHUn, eta Itzulpengintza eta Tekonologia Graduondokoa UEUn. Itzultzaile, interprete eta zuzentzailea da, eta irakasle ere aritu izan da. Itzulpengintzaren alorrean askotariko testuak euskaratu ditu, hala nola testu zientifikoak, gai sozialak eta sindikalak, publizitatea eta webguneak. Literatur itzulpenak erakarrita, bere kabuz aritu izan da eta aurtengo udaberrian poesia itzulpen egonaldian parte hartzeko aukera izan zuen Faberllullen, Ovidi Montllor-en poema batzuk euskaratzeko proiektuarekin.