Antzerkigile, eleberrigile, abokatu eta itzultzailea, Eduardo Mendoza espainiar literaturaren funtsezko izenetako bat, La verdad sobre el caso Savolta (1975, Seix Barral) bere lehen eleberria argitaratu eta Kritikaren saria jaso zuenetik.
Lehen nobela horrez gain, El misterio de la cripta embrujada (1979); El laberinto de las aceitunas (Seix Barral, 1982); La ciudad de los prodigios (Seix Barral,1986), Ciutat de Barcelona saria; La isla inaudita (Seix Barral, 1989); Sin noticias de Gurb (Seix Barral , 1991, 2011 eta 2014); El año del diluvio (1992) eta Una comedia ligera (Seix Barral, 1996) argitaratu ditu. Azken honek Frantziako Atzerriko Liburu Onenaren Saria jaso zuen, bere lan osoari aitortza modura.
Madrilgo liburu-saltzaileen urteko liburuaren saria jaso zuen La aventura del tocador de señoras (2001); El último trayecto de Horacio Dos (Seix Barral, 2002); Mauricio o las elecciones primarias (Seix Barral, 2006), José Manuel Lara Fundazioaren nobela saria; Terenci Moix Saria eta Bilboko Liburu Azokako Zilezko Luma jaso zuen El asombroso viaje de Pomponio Flato (Seix Barral, 2008) dira bere beste titulu batzuk.
Bere ibilbidean azpimarragarri dira baita ere: El enredo de la bolsa y la vida (Seix Barral, 2012); El secreto de la modelo extraviada (Seix Barral, 2015); El rey recibe (Seix Barral, 2018); El negociado del yin y el yang (2019); Tres vidas de santos (2009) kontakizun-liburua, Teatro reunido (2017) eta Qué está pasando en Cataluña (2017), Riña de gatos. Madrid 1936 (2010; Seix Barral, 2020), Planeta Saria eta Europako Liburuaren Saria irabazi zituen eleberria, eta Las barbas del profeta (2017).
2016ko Cervantes Saria, Liber Saria, Kataluniako Generalitateko Kultura Sari Nazionala eta Franz Kafka Saria ere jaso ditu Eduardo Mendozak.