Basauritarra jatorriz eta arbizuarra adopzioz, Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta piano eta kantuko ikasketak ere eginak ditu. Egile polifazetiko honek aspalditik du ogibide idaztea, baina hitzaldiak ere eskaintzen ditu bere bidaia nahiz liburuez, eta opera kantatzen ere aritzen da, bai koruetan bai bakarka. Sortu dituen hogeita hamataka liburuen artean nagusi dira bidaia narrazioak, haur-literatura eta nobela beltza. Azken genero honi dagokio Bilboko San Frantzisko auzoko Toure ikertzaile afrikarraren saga, dagoeneko zortzi nobela dauzkana eta guztia ondo bidean telebistarako serie bilakatuko dena.
Argazkia: Asier Beltza.