Un lugar en el mundo (Antena 3), Motivos Personales (Telecinco) eta Los misterios de Laura (La 1) telesailetako sortzaile eta gidoilaria da, Estatu Batuetan (Warner, NBC) egokitu duten Espainiako historiako lehena.
Gidoilari lanetan aritu da Círculo Rojo (Antena 3), Acusados (Telecinco), Presunto Culpable (Antena 3), El incidente (La Sexta), Genesis, en la mente del asesino (Cuatro) eta Alba (Antena 3) lanetan.
Idazle gisa, haurrentzako eta gazte-helduentzako 14 eleberri idatzi ditu, eta horietatik 50.000 ale baino gehiago saldu. Galiziako hiru mila ikaslek aukeratutako urteko liburu onenaren Martin Sarmiento saria irabazi du birritan, Las Siete Muertes eta El pasajero 19rekin. Haur literaturako Edebé sariaren finalista laukoitza eta haur literaturako Rúa Nova sariaren irabazle bikoitza da Carlos Vila.