Frantsesez idaten duen idazle marokoarra da Abdellah Taia. Rabateko Mohamed V Unibertsitatean literatura ikasketak egin ondoren, Parisen finkatu zen 1998an, eta han hasi zuen bere ibilbide literarioa.
Orain arte, besteak beste, hurrengo eleberriak argitaratu ditu: Nire Maroko (Cálamo saria), Le Rouge du tarbouche, El Ejército de Salvación, Una melancolía árabe, El día del rey eta Infieles. Marokoko eta mundu arabiarreko gaurkotasun politikoari adi, nazioarteko prentsan iritzi-artikuluekin kolaboratu ohi du.
2012an zuzendu zuen bere lehen filma, El Ejército de Salvación, izen bereko bere eleberrian oinarritua.
Argazkia: Abderrahim Annag.