Miren Narbaiza (MICE)

Miren Narbaiza (MICE) (Eibar, 1986)

10_miren_narbaiza

Kazetaria ikasketaz, musikari daramatza ia bi hamarkada. Hastapenak Napoka Iria bikoan egin zituen Ander Mujika (Testura, Anari) elgoibartarrarekin batera. Ordutik estilo askotariko taldetan ibili da gitarra akustiko, elektriko, teklatu eta ahotsa gehituz: Dual Split, Joseba B. Lenoir, Perlak edo Drumkopters-en besteak beste. 2017an MICE sortu zuen artistikoki hazteko espazio bezala, izen bereko diskoa argitaratu zuen urte hartan, lau kantuz osaturiko Zilar printzak EP-a 2019an eta udazkenean publikatu du Lautada izeneko disko luzea. Joseba Baleztenarekin batera Gakobeltz Hit Faktoria grabazio eta ekoizpenerako espazioa kudeatzen du Arabako Durana herrian. Arabako musikarien aterpe izateko sortu zen Erraia kolektiboko kidea da eta Durangoko Azokan jaio zen Ahotsenea elkarteko koordinatzailea da.

 

Diskografia (Napoka Iria)

  • 2006 Napoka iria
  • 2011 Lehertarazi edifizioak
  • 2013 Arnasten ikasteko berriz

 

Diskografia (MICE)

  • 2017 MICE
  • 2018 Bizia arnas
  • 2018 Ez diren gauzak
  • 2019 Zilar printzak
  • 2022 Lautada

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura