María Oruña

María Oruña (Vigo, 1976)

09_maria_oruna_carlos_ruiz

Txikitatik Cantabria maiz bisitatzen duen idazle galiziarra da María Oruña. Bertan girotu ditu Los libros de Puerto Escondido seriea osatzen duten eleberriak, Destino argitaletxeak argitaratuak guztiak: Puerto escondido (2015), genero beltzean egindako debut arrakastatsua; Un lugar a donde ir (2017); Donde fuimos invencibles (2018), eta Lo que la marea esconde (2021).

Misteriozko istorio horietan guztietan, kantabriar paisaiak eta Valentina Redondo tenientearen taldea dira protagonistak. Argitaratu berri duen El camino del fuego-n, lehen aldiz Eskoziara lekualdatzen du istoria Oruñak. El bosque de los cuatro vientos (2020) liburuaren egilea ere bada, aipatutako serieaz kanpoko lehen liburua, Galizian girotua. María Oruñaren eleberriak alemanera, frantsesera, italierara eta katalanera itzuli dira, besteak beste.

Argazkia: Carlos Ruíz.

 

Eleberria

  • 2013 La mano del arquero
  • 2015 Puerto escondido
  • 2017 Un lugar a donde ir
  • 2018 Donde fuimos invencibles
  • 2020 El bosque de los cuatro vientos
  • 2021 Lo que la marea esconde
  • 2022 El camino del fuego

 

Bideoa

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura