Virginia Feito Parisen bizi izan da, Londresen ere bai eta bertan, Ingeles Literatura eta Arte Dramatikoa ikasi zituen eta literatura gotikoarekiko eta antzerkiarekiko maitasuna garatu zuen. New Yorken ere bizi izan da eta berriro Madrilen, non publizitatea ikasi zuen. Publizitate-agentzia garrantzitsuetan lan egin du, eta hainbat sari irabazi ditu estatu eta nazioarteko jaialdietan. 2018an dena uztea erabaki zuen, ingelesez, La señora March, bere lehen eleberria idazteari ekiteko. Estatu Batuetan nobelaren eskubideak erosteko enkantea ere izan zen eta hainbat hizkuntzatara itzultzen ari dira lana. 2021ean argitaratua, Best Novel Valencia Negra 2022 saria irabazi du, eta urteko liburuetako bat izan da, Library Journal eta The Timesen arabera. Sunday Timesen liburu salduenen zerrendan azaldu da eta Blumhouse Productions ekoiztetxea filma zinemara egokitzen ari da Elisabeth Mossekin batera eta bera izango da filmaren protagonista. Estatu Batuetako kritikak Patricia Highsmith, Hitchcock eta Shirley Jacksonekin alderatu du Feito.