2005ean Sevillara lekualdatu, eta han bizi da gaur egun. Intemperiek (Seix Barral, 2013) nazioarteko literatur panoramako debutik liluragarrienetako bat bilakatu du, eta Madrilgo Liburu-denden gremioak emandako Urteko Liburu Saria, Landa Ikasketen Fundazioaren Kultura, Arte eta Literatura Saria, English PEN Award saria eta Prix Primera Novsse saria jaso zituen. Finalista izan zen Holandako Europako Literatura Sarian, Frantziako Prix Méditerranée Étranger sarian eta Espainiako Dulce Chacon, Quimera, Cálamo eta San Clemente sarietan. 2013an Urteko Liburu izendatu zuen El Pais-ek, eta Erresuma Batuan 2014an itzulitako libururik onenetako bat aukeratu zuen The Independent-ek. Hogei bat hizkuntzatara itzuli dute Intemperie, eta Benito Zambranok zinemarako egokitu du. Bere bigarren eleberriak, La tierra que pisamos-ek (Seix Barral, 2016), “Eleberri boteretsua, hunkigarria bezain beldurgarria”, Cultura/s La vanguardiaren gehigarriko J. A. Masoliver Ródenasen arabera, 2016ko Europar Batasuneko Literatura Saria jaso du. Llévame a casa da Jesús Carrascoren azken eleberria.