Pello Lizarralde

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956)

04_pello_lizarralde

Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera Pello Lizarralde. Aipatu lana dugu gipuzkoarraren saio bakarra poesian, haren ostean narratiba landu baitu batik bat. Zazpi eleberri eta bi ipuin liburu kaleratu ditu geroztik. Tartean da Larrepetit (Erein), 2003ko Euskadi Saria eraman zuen nobela.

Itzulpengintzan ere aritua da. Bereak dira Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela), zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen egokitzapenak.

2020. urtean Argiantza (Erein) eman zuen argitara, 1980ko hamarkadan giroturiko nobela, eta bideogintzaren agerpenaren ostean zinemagintzak izaniko beherakadaren hasiera kontatzen du.

“Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu Lizarralderen nobeletan. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak, egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura” (Harkaitz Cano, El Correo, 2002-06-26).

 

Narrazioa

  • 1994 Sargori
  • 1998 Un ange passe - isilaldietan

 

Eleberriak

  • 1984 E pericoloso sporgesi. Zuri beltzean
  • 1988 Hatza mapa gainean
  • 2022 Larrepetit
  • 2008 Iragaitzaz -Ilunbistan-
  • 2012 Orbanak
  • 2016 Elur bustia
  • 2020 Argiantza

 

Poesia

  • 1978 Ilargiaren hotzikarak

 

Itzulpena

  • 2001 Hirira doan bidea. (La strada che va in città). Natalia Ginzburg.
  • 2003 Arratseko ahotsak. (Le voci della sera). Natalia Ginzburg.
  • 2006 Denak hasperenka. (La banda dei sospiri). Gianni Celati.
  • 2008 Udaberri alua. (Chien de printemps). Patrick Modiano.
  • 2021 Solasaldia Sizilian. (Conversazione in Sizilia). Elio Vittorini.

 

Sariak

  • 2002 Espainiako Kritika Saria: "Larrepetit".
  • 2003 Euskadi Saria: "Larrepetit".
  • 2020 Espainiako Kritika Saria: "Argiantza".
  • 2021 Euskadi Saria: "Argiantza".

Bideoa

 

Elkarrizketak

2023 © copyright
Donostia Kultura